martes, 16 de febrero de 2010

"Irrifarra gizon azkarren hizkuntza unibertsala da" - ? -



"Cuando te levates por la mañana mírate al espejo, a ver si ves a la persona que querías ser" - Patxi Sansinenea beste norbait aipatuz -




sábado, 16 de enero de 2010

Itsasoko istorioak


Begiak itxi. Hartu arnasa.


Ahaztu inguruan duzunaz. Ahaztu azterketak gainean dituzula, aldendu arazoak une batez. Familiakoak zein lagunenak, ahantzi guztiak.


Itsasertzean eseri. Utzi haserreari alde egiten, eta bidali malenkonia harekin. Bakarrik zaudete, zu eta hondartza. Hondartza eta zu.


Baina nahikoa da.


Olatuek kulunkatzen zaituzte, eta kresalak belarrira istorioak xuxurlatzen.