Azaroak 25.
Tristea da, baina gaur ze egun den ez dakien jende asko dago. Edo jentilaje; norberak aukera dezala. Gaur Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Eraso sexistak jasotzen dituzten emakume guztien eguna.
Baina ez haien eguna soilik. Niretzat gaur guztion eguna da; gizon zein emakume. Zentzu pixka bat duen edonorena, behintzat. Gaur, LIBRE IZATEKO eguna da. Ez garelako gizonak baino gehiago, baina ezta gutxiago ere. Berdinak gara; parekoak.
Eta borroka ez da amaituko guztiek hau ulertzen duten arte. Ezin diotela inori eskurik jaso; baina ez hori bakarrik: ezin dutela taberna batean neska bat ukitu haren baimenik gabe, ezin diotela neska bati edozer esan muturreko batez aurpegia txikituko ez dietelako bakarrik, ez direla inoren jabe. Ez direla inor baino hobeak. Horrela pentsatzen dutenak, batez ere, zizare hustel batzuk baino ez direlako. Zanpatuak izan beharreko zomorro nazkagarriak. Hori baita eragiten didatena; digutena. NAZKA.
Amaitu da beraz. Betiko amaitu. Emakumeok ez gara zapalduak izateko jaio, eta gure ahotsak edozein gizonena bezainbeste balio du. Hori da etorkizuna, eta horrek izan behar du oraina.
Tristeena ordea zera da, oraindik ere milaka emakume daudela beren aitek, anaiek, bikoteek jipoituak, hankaperatuak. Eta ezin dugu horrek jarrai dezan onartu. Zorionez, gero eta gizaseme gehiago daude egia hori ulertzen dutenak, ikusten dutenak. Gero eta gizon gehiagok, genero indarkeriaren aurka egiten dute ozenki. Zorionez. Azkenean.
Komunikabideetan ere hainbat notizia agertzen ari dira egunean zehar. Hori bai, noiz agertzen dira? Gaur. Hots, soilik gaur. Baina hori zergatik? diot nik. Zergatik gaur bakarrik? Genero indarkeriaren aurka ez da urtean behin egin behar, egunero baizik!
Egin daigun beraz deiadar erokeria hau buka dadin. Baina ez gaur. Egin dezagun garrasi bihar; eta etzi; eta etzidamu, eraso sexista bakar bat ere ordainik gabe geratuko ez den unerarte.
2 comentarios:
aupa ane!! egun bat beandu nator baño irakurriet atzoko sarrera. Guk atzo kontzentra in genun aulariyuan 12tan, 50 pertsona inguru bildu giñan baño bueno, betikuak, IAn ibiltzean jendia ta hola. Geo jantokira jun giñan ta han testu bat irakurri genun, bilgune feministakua (ta nei jarri zien irakurtzen... megafonuakin... earra lotsa!)
Esperoet jendia behintzat enteau izana ze egun tzan.
Notizitan ta behintzat agertu zan, betiko maskaran azpiyan baño bueno.
Ba oi muxuak ta aber bihar ikuste gean!!!!!! (geo deituko eo deituyazu eo nuse...)
muxuuuuuuu
kjñlkfjañskjdfa
Publicar un comentario