Okerreko unean, okerreko lekuan, eta ezer zuzentzeko asmorik gabe. Nork esan behar zizun gauzak horrela zirela? Nork, ilargirik ez zela? Kandela parea piztuta, eguzkia atera zain.
Buruari birak eman, zerbait asmatzeko gogoz; mila galdera ezkuturen erantzun agerien bila. Baina ez da ezer zerumugan, ez da ezer urertzean. Olatuek ez dakarte mirarizko albisterik; ezta bihotza pozteko doinu eztirik ere, haizeak.
Nork esan behar zizun, horrela egongo zinela... Noiz bilakatu zen mundua gris? Noiz utzi zioten izarrek desirak betetzeari? Itzuliko ote zara sekula irribarreek ere magia egin zezaketenera?
Batek daki, edo agian ez, eta bitartean hemen darraizu, zentzurik gabeko hitzak korapilatzen. Amets egin dezakezu, hori inork ezin kendu, urrutiko lekuekin, garai hobeagoekin. Hegoak aurkitu zain, barneko zera ezezagun horrek norabait eramango zaituen egunaren zain. Zeren jazoko da, badakizu. Eta badakigu, edo badakite... edo jakin behar lukete, ezer ez dela betiko.
Zoriontsu izateko irrika hiltzen ez den bitartean, aukera hor egongo dela. Zuk autatu zain. Eta gertu dago, gero eta gertuago. Senti dezakezu, inguruan, ariman; zentzurik gabeko hitz korapiloak esanahia eskuratzen duen heinean.
2 comentarios:
"Nork esan behar zizun gauzak horrela zirela? Nork, ilargirik ez zela? Kandela parea piztuta, eguzkia atera zain"
ze politaaaaa...jooo aneeee...snif sniff.... bakizu egune poztu doztezule??? paaa my darling
Aiora
ze polita ane. serio bihotzera iristea.
muxux wapa
Oihana
Publicar un comentario