sábado, 20 de junio de 2009

Aspaldiko hitzak

Bada esaldi bat, entzun eta ahazten ez diren horietako bat. Duela urte asko, edo agian ez hainbeste, norbaitek esan zuen benetako lagunak, ongi zaudenean, zuk deitu bezain pronto azaltzen direla; baina gaizki zaudela jakin ezkero, bakarrik etortzen omen direla.

Batek daki, polita litzateke. Zerbait gertatu orduko adiskideak inguruan izatea, eskua luzatuz. Laguntza emanez, ez eskainiz. Ez dut uste norbera gorriak ikusten ari denean, laguntza eskatu behar lukeenik. Edo bai, zergatik ez. Zilegi da, baina askoz hobe iritziko nioke erreguka jardun ordez, hitzen beharrik gabe, beraiek etortzea.

Beraiek bakarrik. Zugatik. Maite zaituztelako.

Ez dakit ordea, horrelakorik baden. Egia ote? Aspaldiko eleak jazoko balira... Polita litzateke, polita ematen du.

Polita, eta pozgarria.

2 comentarios:

oihana dijo...

aupa wapa
ze polita, ondo eongo zan ola balitz baina desgraziz ez da ola izaten. eta gainea gixki zaudenean jende gutxi gerturatzen da zugana. hoy bai orrela ondo jakin dezakezu benetan zein dezun ondoan ta zein ez.
porzierto ondo zaude?
muxux
Oihana

ane..* dijo...

*baten bat geyo alarmatu aurretik:

ondo nao! jeje aurreko baten irakurri nun iritzi artikulu batek eman tzian horrei buruz idazteko gogua =)

halare eskerrikasko