sábado, 13 de septiembre de 2008

Lehen ulua, ilgora denean

Blog hau egitearen xedea ene bizitza interesgarria, hau irakurri nahi duen edonorekin elkarbanatzea dela esan nezake. Baina gezurretan ibiltzea litzateke. Izan ere, aldez aurretik abisatuta zaudete: nire bizitza ez da zurea baino interesagarriagoa, ziurrenik. Beraz, zertan ari naiz hemen? Nola esan, aldizkari arrunt bateko iritzi artikulu bat irakurtzen ari nintzen bitartean piztutako bihozkada bati jaramon eginagatik sortua da honako hau. Zentzugabea, benetan.

Esna amets egitea ohitura dut. Ilunabar gorriak eta gau izartsuak atsegin ditut. Ilargia, eta olatuak itsasertzean. Eta noraezean eginiko pasierak. Irribarreak eta begirada esanguratsuak gustatzen zaizkit; barre algara ozenak eta ezer gehiagoren beharrik ez duten isiluneak. Baina arrosa ez. Arrosa ez dut atsegin; baina, hain zuzen, larrosa arrosak dira gehien maite ditudanak. Halakoxeak dira sortu berri dudan (edo didaten) mundu honetako paretak ere. Etiketa zalea naizenik ere ezin esan. Eta hala ere, euskara batuan idazten ari naiz. Kontraesankorra, ezta?

Baina, ez al da gizakia, bizitza bera ere, paradoxikoa? Eta ezetz badiozue... beno, halakoxea naiz neu behintzat. Dibertigarriagoa da hankaz-gorako mundu paralelo batean bizitzea, edo hori iruditzen zait niri.

"Welcome to my blog, my dearest friend of all"

4 comentarios:

Lour dijo...

iepa maitia!!! azkar hasiezu ta bloga!! ez ni bezela, sortu ta handik hiru hilabetea jejeje... ale ba, jakintzazu zu ta txasekin pikatzen bukatukoetela... zeba zeate hain ltierariyuak? Ez alda poltiageatzen ni bezela diatzia... euskalara batu oxidatuakin ta nere bizitzako aspermen monetuan berri emten? Ba emateu ezetz, baño bedte ezertako gai enaizenez... ba hoixe in berkoet ni.

Ale muxuak, ta pasako naiz kuxkuxeatzea

Anónimo dijo...

Ongi etorria mundu arrosa
Ongi etorria... mm... gizotsoa??

ulua gora
ulua bera..
azkenian..

Lour dijo...

firmatzekuan aukera ezberdinak daude... google/blogger emateia... open id.... ba aurrenenguai eman. Hor jarri zrue helbide elektronikua ta ktonraseña blogekua ta lixto.

Anónimo dijo...

Iepe Anee!!!!!!!!!!!!!!!
joe egiya esan ni kafre bat naiz gauza hauetako ta nere lana kostatu zait nola idatzi asmatzen... baño azkenian hemen nao ta pentsatzet hau dana idatzi ta geo etzaitela borrauko edo publikatzen utzikoitela gutxienez... jajaja!!
ba ezer gutxi kontatzeko, beste batian ispiratuo baldin banao, pasako naiz. Bitartian txintxua izan! muxu bat!!

Alaitz Mendizabal