miércoles, 24 de septiembre de 2008

Donostiarako txartela, 3,10€

Ene ilehori maiteenaren antzera, oraingo honetan alde batera utziko dut literariotasun (hitz honek existitzen ote duen galdetzen diot nire buruari) oro, eta azken egunetako gora-beherak azaltzeari ekingo diot. Ea ba.

Urriaren 22an hasi nuen ikasturtea. Aurkezpena eta klaseak egun berean. Hain 'frikiak' izateko psikologiakoak behar. Donostiarako trena hartu nuen, beraz, duela bi egun. Ahoa lehor eta hankak dardarka, izugarrizko begizuloekin agertu nintzen (astebetez lorik egin ezinik ibili izanaren ondorio latzak, hain zuzen).

Aurkezpen delakoan, denak taldetxotan. Nire erreakzioa? 'Ezta posible... no por favorrrrr...!!!' Baina bai. Posible zela zirudien. Bakarrik pasa nuen, bada, libre utzitako ordu erdi hura, klasera sartu aurretik. Ondoren gela bilatu, eta halako batean, sartu.

Lehen begiratuan mundu guztia jada eserita eta zain zegoela begitandu zitzaidan. Beldurgarria. Orduan, bakarrik zegoen neska bat ikusi eta haren ondora joan nitzen, eser nintekeen galdetuz. Horrela ezagutu nituen nire ikaskide berrietako hiru: Maider, Irungoa; Maria, Anoetakoa; eta Nerea, eeeh... Gasteiz ingurukoa.

Denborarekin, bi Amaia, bi Izaro, Aiora, Leire, Ruben... ezagutu ditut. Baten bat ahazten bazait, edo izenen bat gaizki jarri badut (ez nintzateke gehiegi harrituko), ene defentsan esango dut abisatuta zeundetela...

Klaseei dagokienez, oraindik ez dugu askorik egin; maisu bakoitza aurkezpen partikular antzeko bat egiten ari baita. Hori, eta gaur bertan bi ordu lehenago atera garela maisua azaldu ez delako. Gustatu eta dena egingo zait unibertsitatea azkenean.

Orokorrean, nabarmenena: 50 ikasle, 5-6 mutil. Eta gaur esan didatena: 'Ane, zuk geyo sozializatuezu beste karreratakuakin psikologiakuakin baño!'. Beno... ezin esan guztiz gezurra denik. Baina, ezta ze ondo etorriko zaidan etorkizunerako? Esana diet... horrela, behar ditudanerako, medikua, abokatua... debalde!

3 comentarios:

Anónimo dijo...

bueno bueno bueno, ni baño jende geyo ezautuezu behintzat!! nik pare bat ezautzeitut, ta ez nere karrerakuak. halare, gaur pare sexik alaitu die bista goizen..biyak nere karrerakok!!

ueeeeeeee TA XALBA RAMIREZ JAKIN DET ZEIN DAAAAN!!!!!!! ta bihar garazi ta biyok ebregana juteko gogua dkau, esateko: e zu n arraziokua zea ezta¿¿

bueno xalba rubiyua ta altua da, aurpegi seriyua... ta neskakin kabroi bat dala esan digu txoritxo batek!

bueno ba uantxe etxen gaude gu, ta laxte gasteiz pixkat geyo ezuatzea guaz maider ta ni txkikin etabar.

aber nere klaseko sexiyakin eramate naizen tiiiiiio!!!

gaur inglesa eukiet (advance mallan!!), euskera (irakaslia katxondo bat da, ta klase osuan mutil bakrra dao, gari (ta ez garikoitz), plentziakua) ta hizkuntzalaritza (90pertsona klasian ta batuzk altsata. oso klase txapa baño interesgarriya, ta xalba ramirez hor dao gañea!!)

ba hitzeingo deu, korreon bat eo bialiko beste baten,ze hemen internet erdiyna eztakit honek ze emateun



muxu askoooo donosti aldea!

Lour dijo...

Erantzun bat zor nun ta betire denboa falta eukitzeanez etxekolan pilla dakazun garairarte (alegiya, gauza asko iteko dazkazunen goatze zeala ordenadorian komentariyo bat utzi ber tzeniola zure lagunai :P) ba hementxe dijua:

Ene ilehori maiteenaren antzera.... aludituta sentitu berko nuke ezta???

Jajaja ba ezer gutxi, ya zentzua ta dana galtzeula hemen zozeajrtzia, ya hitzein deulako zure klasiataz, rastadunanataz, zure klaseko mutil sexi hoiek danataz ta zure ligiataz!!!

Asike bukatutatzat emangoet zentzugabeko mez hau zuri muxutxu bet emanez.

Zure ilehori maiteena

ane..* dijo...

eeeeeeeeeh... ze sexi? ze lige??

koño ligau indet! ta jakiten azkena ni naiz?!! O_O jajajaja