domingo, 5 de octubre de 2008

Ez daukat idazteko gogorik.

Ateko txirrinak esnatu nau guztiz, eguzkiaren argiari esker jada erdi-lo baino ez negoenean. Gogoz kontra jaiki naiz, beraz. Nahi ez nuen gosari bat hartu eta maindireak aldatu. Gero, eskolako urrengo praktikarako orriak inprimatu.

Eta telebista aurrean eseri. Edo ordenagailuan jarraitu, denbora galtzen.

Baina, denbora galtzea ote benetan? Ez dut hala denik uste. Baina denbora galtzearen apolgia urrengo baterako lagako dut; izan ere, ez daukat idazteko gogorik.

Eta nahi izatea ere ez da biziki desio dudan zerbait, une honetan (aiii... filosofia azterketa aurreko arratsalde haiek...!).

Ez da tristura, hala ere. Apatia da, gogorik eza. Eta hori, igandeen defendatzaile sutsua naizela normalean. Haatik, gaur salbuespen bat egingo dut.

Eta denbora galdu. Edo ez galdu.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

hurrengo h-kin daaa!!!!

ane..* dijo...

baaaale, barkamena zeruaiiiiii... hurrengoako ondo idatzikoet... jajaja ^^U (ta seriyo goatuko naizela, ze hain gaixki emateit h-kin, etzaitela berrize aztuko ¬¬U)

de todos modos... zeba jartzezue anonimo bezela... si badakit txas eo lour tzeatela... jeje

ps. eta behin ofizialki barkamena eskatuta, ze iruitzen testuai buruzko zoze jartze bazue, e, kontu ortografikok alde batea lagata?

Lour dijo...

aber aber aber.... hemen nei akusatzen inungo fundamentoik gabe.... nola ausartze zea?

enaiz ni izan...

hurrengon komentayo inspiratuagua, etzait ezer okurritzen ta

Anónimo dijo...

ba ni juxtu igandian aurkako talde batekua naiz, gorrotoitut, sakonki.


geo esateko enaizela sartzen

portzierto, neria berrituta!