miércoles, 8 de abril de 2009

Eva Mirentxu joan zen...

Nola ez ba, ohitura onak ez galtzeko, azkenaldian hain normalak (edo arruntak bederen) diren astakeriez hitz egitekotan naiz. Baina gaurkoan bakarra ez, bi dauzkat. Gazteleraz esango litzatekeen bezala, "estamos que nos salimos"!

Has gaitezen baina, ziur nago eta hau baten batek irakurtzekotan, jakinahiari eutsi ezinean egongo dela... Demagun, egun batean jaiki eta zure buruari esaten diozula, 'gaur zerbait ezberdina egiteko gogoa daukat'. Eta zergatik ez, diru publikotik 36 milioi euro (6.000 milioi pezeta) osten dituzu. Arraroa? Baita zera ere, horixe izan zen Jose Perez Diaz, Pepe Popularrekoak egindakoa (eta ez dut izenarekin txiste errazegirik egingo...). Gero urte batzuk Mexikon igaro eta kito! Kartzelan amaituko duela? Baita zera ere, delituak preskribitu du jada, adiskide...

Baina utz ditzagun lapurreta kontuak lotsagaldu batetik beste batera jauzi egiteko. Imagina dezagun orain Italian jazotakoaren tankerako lurrikara batek zure etxea goitik behera txikitzen duela. Beraz, kanpindenda bat lortu eta nola ahala bertan bizi beharrean aurkitzen zarela, salbamendu-lanetan ari direnek zure lagun eta ahaideen bila diharduten bitartean. Demagun orduan presidentea azaldu eta baikorra izan behar duzula esaten dizula, zure egoera kanpinean egotea bezalakoa dela.

Indarkeriaren aurkakoa naiz guztiz, irakurle, baina egoera horretan kanpin-dendarekin burutik behera emango niokeela onartzen dut. Ene Silvio bihotzez higuindua, ebakuntza estetiko askotxo baina gai grisik batere ez dizut ikusten zure buru horretan.

Baina inor ez dadila larritu, aurkitu dut eta krisiari zein naturaren gora-beherei aurre egiteko modu perfektua. Xoxik gabe zabiltzatela? Ez dago arazorik, lapurretan hasi! Ondoren bost bat urte hondartza galduren batean igaro eta beltzaran beltzaran itzuliko zara. Hori bai, ez ahaztu eguzkitako kremarik, ez genuke inor erretzerik nahi eta.

2 comentarios:

Lour dijo...

jesus ane... testu guztiya irakurri ta geo ezetz jakin zein izan dan geyen harrituiten gauza? tipo batek eztait zenbat lapurtu dula, lurrikarako biktimai parre in diyoela arpegira?? Ez ez!! zure zientifikotasuna.. materia grisa y la mobida jajajajja

paa

oihana dijo...

aupa ane
haber es que Italiako presidentea da un hp total osea tipo orrek ez du ez materia grisik ez zurirk ez urdinik dez.
oain ai da emakumeak objektuak balira bezala tratatzen.
ta lo de pepe ba bai deia ona ze ¿lapurtzen deu laborala eta jutenguea geo kankunea? kjajaja
muxux
Oihana